lurrikara

300 hildako baino gehiago izan dira Pakistanen eta Afganistanen

Lurrikarak etxe asko eraitsi ditu, eta 2.000 zauritutik gora zenbatu dituzte jada. Talibanek laguntza eskatu diete herrialde aberatsei.

Lurrikarak etxea eraitsi dion herritar bat, Pakistanen. ARSHAD ARBAB, EFE
2015eko urriaren 27a
17:30
Entzun

7,5 graduko lurrikara batek astindu zituen atzo Afganistan eta Pakistan, eta, gutxienik, 300 hildako eragin ditu. Zaurituak ere ugari dira; 2.000tik gora. Biktima gehienak Pakistanen izan dira. Alabaina, Afganistanen bertan, 4.000 etxe baino gehiago eraitsi dituzte lurrikarak zein ondorengo erreplikek. 

Egoera bideratzeko, ezohiko deia egin dute talibanek; nazioarteari eta batik bat herrialde aberatsenei laguntza bidaltzea galdegin die. Elikagaiak eta botikak eskatu dituzte, batik bat. 

Lurrikara toki menditsuan jazo da, eta bertara iristeko zailtasunak dituzte larrialdi zerbitzuek. Horregatik, biktimen zerrenda handitu egingo dela uste dute.

Kabuldik 250 bat kilometrora izan zuen epizentroa. New Dhelin ere antzeman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.