Myanmarren emandako amnistian aske laga dituzten sei mila presoetatik hirurehun inguru preso politikoak direla jakinarazi du espetxeetako arduradun batek.
Aung San Suu Kyi oposizioburuak aurretik adierazi du askatutako preso politikoak ehunen bat izan direla. "Askoz gehiago izatea espero dugu. Izan ere, zenbat eta preso politiko atera libre, hobeto herriarentzat".
AEBek, Europak eta Australiak uste dute hango kartzeletan 2.100 preso politiko daudela, eta guztiak askatzeko exijitu diote Myanmarri. Bestela, esan diote ez dizkiotela zigorrak altxatuko.
Joan den maiatzean hamalau mila preso utzi zituen Myanmarrek libre, eta haietatik 47 baizik ez ziren politikoak.