Hizkuntza normalizazioa

30.000 euroko isuna Espainiako Postari Kataluniako Hizkuntza Legea ez betetzeagatik

Espainiako Posta zerbitzuari 30.000 euroko isuna ezarri dio Kataluniako Gobernuak, hain zuzen ere, Hizkuntza Politikarako Legea ez duelako bete. Gobernuko iturriek agertu dutenez, Postak ez ditu inprimakiak, kartelak eta formularioak katalanez eskaintzen, eta horregatik ipini diote isuna.

2004ko irailaren 13a
15:58
Entzun
Kataluniako Gobernuko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo saila da Espainiako Posta zigortu duena.Pere Esteve sailburuak azaldu duenez, "arau urratze larria" egin du Postak, "agiri horiek katalanez badauzkatela erakusten duten frogarik ez baitute aurkeztu".

70 herritarrek aurkeztutako salaketen bidez jakin du Kataluniako Gobernuak gabezia horren berri.

Postak, berriz, beren bulegoetako errotulazio eta inprimakien %95 katalanez dagoela agertu du, eta kexak 20 bat bulegori buruzkoak baino ez direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.