Armadak gune ugari bonbardatu ditu Al Habiten, Idleb eskualdean, Siria iparraldean. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, erasoek ez dute biktimarik eragin.
Halaber, bonbak jaurtitzen ari ziren hegazkinetako bat erori da Ariha erdiguneko merkatu batean, behatokiak jakinarazi duenez. Ez dute zehaztu zer dela-eta erori den. Behatokiak, ordea, ohartarazi du gora egin dezakeela biktima kopuruak, hainbat lagun baitaude desagertuta, eta larri baitaude zaurituetako ugari.
Ia Idleb eskualde osoa Al-Qaedari lotutako Al-Nusra frontearen kontrolpean dago maiatz amaieraz geroztik. Lau urtean, 230.000 baino gehiago dira Siriako gatazkan hildakoak, gobernuz kanpoko erakunde horren arabera.