Mundua

325 lagun atxilotu dituzte Kolonbian Bushen bisita protestatzeagatik

2007ko martxoaren 12a
18:53
Entzun
George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen atzoko bisita salatzeko makina bat protesta izan da Kolonbian, Bogota hiriburuan, eta Poliziak 325 lagun atxilotu duela jakinarazi du.

Daniel Castiblanco jeneralak esan du lau polizia zauritu zirela liskarren ondoren, bederatzi banketxe erre zituztela, hiru jatetxe hustu... "eta hori ez protesta egitea, desadostasunak azaltzeko modu jasoagoak badaudelako".

Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak Bush hartu zuenean izan ziren protesta ekintza gehien. Zazpi orduz egon da AEBetako burua han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.