Frantzia

33 lagun atzeman dituzte Frantzian azaroko liskarrengatik

2008ko otsailaren 18a
13:18
Entzun
Frantziako Poliziak 33 pertsona atzeman ditu bart joan den azaroko liskarretan parte hartu zutelakoan. Mila bat polizia izan dira Frantziako hainbat herritan operazioa egiten; Paris aldean, batik bat. Goizeko seietan hasi dute, eta dute bukatu oraindik.

Poliziaren auto baten kontra motoarekin istripua izan ondoren bi gazte hil egin ziren azaroan, eta horren ondotik hasi ziren kaleetan iskanbilak. 119 lagun zauritu ziren orduan; haien artean batzuk larri. Poliziei tiro ere egin zien zenbaitek.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak azaroaren bertan esan zuen ahal zuten dena egingo zutela liskarren ustezko egileak atxilotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.