Gutxienez, 34 lagun hil dituzte gaur Rawalpindin (Pakistan) leherketa baten ondorioz, eta beste hainbat zaurituta daude. Hiriaren erdialdean gertatu da atentatua, 10:40 zirela, Shalimar hotelaren aurrean. Polizia iturrien arabera, bonba auto baten barruan zegoen; beste iturri batzuek diote balitekeela atentatu suizida izatea.
Islamabad hiriburutik gertu dago Rawalpindi, eta aipatutako hotela Pakistango armadaren egoitzatik 500 metrora dago.
Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatua.
pakistan
34 pertsona hil dituzte Rawalpindin, hotel baten aurreko leherketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu