34.000 desplazatu eragin ditu Malin tuaregen auziak
BAMAKO. Tuareg matxinoen eta Maliko armadaren arteko liskarrek 34.000 desplazatu eragin ditu, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Mauritanian, berriz, errefuxiatuek krisi humanitarioa eragin dute. Mugatik gertu dago Vasala hiria, eta, hango Tokiko Kontseiluaren esanetan, «egoera negargarrian» bizi dira errefuxiatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu