Mundua

35 gorpu agertu dira Iraken, balaz josita eta torturen arrastoekin

Irakeko poliziak 35 gizonezkoren hilotzak atzeman ditu gaur goizean Bagdaden eta hegoaldean dagoen Kut hirian. Gorpuak bala zauriez beteta zeudela jakinarazi du Irakeko poliziak, eta asko tortura zantzuekin zeudela. Gehienak begiak estalita eta eskuak eta hankak lotuta aurkitu dituztela adierazi du iturri berak.

2006ko irailaren 4a
16:15
Entzun
Bagdad hegoaldean eta mendebaldean dauden bost auzotan 19 hilotz atzeman dituzte gaur goizean eta beste 14 hiriaren ekialdean eta iparraldean. Antza denez, begiak estalita eta eskuak eta hankak lotuta aurkitu dituzte eta guztiak gizonezkoenak zirela jakinarazi du Irakeko poliziak.

Kut hiriko autopista batean, berriz, bi gorpu aurkitu dituzte, buruan eta bularrean bala arrastoekin.

Bi soldadu britainiar hil dira

Bestalde, bi soldadu britaniar hil eta beste bi zauritu dira leherketa batean gaur. Erasoa Irak hegoaldean dagoen Basora hiritik hurbil gertatu dela jakinarazi du Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak. Bonba soldaduen patruila bat pasatzen ari zenean zartarazi dute, Basora iparraldean dagoen Ad Dayr herriko errepide batean. Aipatu iturriak argitu duenez, patruila armekin ere erasotu dute eta bi zaurituak helikoptero batean ebakuatu behar izan dituzte.

Gaurko hauekin, guztira 117 soldadu britaniar hil dira Iraken, AEB Amerikako Estatu Batuek 2003ko martxoan inbasioak hasi zituztenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.