Lehergailuz sei atentatu egin dituzte gaur Somalian, eta orain arte behintzat, 35 lagun hil dira.
Eraso haietako bat Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Somalilandia eskualdean duen egoitzaren kontra egin dute, bonba-autoa eztandarazita. Goizean beste bi leherketa izan dira han inguruan: Etiopiako kontsulatuaren eta Somalilandiako Gobernuaren Jauregiaren aurka. Hiru eraso horietan 30 lagun zendu dira.
Beste bost hildakoak Putlandia eskualdean izan dira.
Mundua
35 lagun hil dituzte Somalian, sei atentatutan
NBEren egoitzaren kontra egin dute erasoetako bat, bonba-autoa lehertarazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu