MUNDUA

35 lagun zendu dira Txinako meategi bateko leherketan

2009ko irailaren 8a
13:32
Entzun
Txinako Gobernuak jakinarazi duenez, gutxienez 35 meatzari hil dira gaur gauean, herrialdearen erdialdean dagoen meategi bateko leherketan. Hamalau langilek bizirik ateratzea lortu dute eta beste 44 daude barruan harrapatuta.

Meategiak gas maila baxua du eta leherketarako arriskua txikia zela adierazi du Txinako Lan Segurtasuneko administrazioak. Dena den, Alderdi Komunistako bozermaile batek jakinarazi du berrikuntza lanak egiten ari ziren bitartean meategia itxita zegoela eta istripuaren unean zabalik egoteko baimenik ez zuela.

Hango meategietan egunero batez beste hamahiru langile hiltzen dira. Antza, segurtasun neurri urriak dituztelako gertatzen dira ezbehar gehienak, airea eta suteen kontrako ekipoak falta direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.