Bi atentatu suizida egin dituzte gaur Pakistanen, Rawalpindin, eta, ondorioz, gutxienez 35 lagun hil dira. Atentatuek Pakistango Gobernuaren Defentsa Ministerioaren autobus bat eta militarren postu bat izan ditu helburu. Hildakoez gain, beste 40 pertsona zaurituta daude, hango Poliziak esan duenez.
Lehen erasoa autobusaren kontra egin dute. Suizidak bere autoa lehergailuz beteta zeukan eta autobusaren aurka lehertarazi du. Hamabost pertsona hantxe bertan zendu hira, eta hogei zauritu. Hauetako batzuk ondoren hil dira.
Bigarren atentatua, soinean lehergailuak zeramatzan pertsona batek horiek eztandaraztean gertatu da. Militarren kontrol baten ondoan zen hura, eta poliziek autoa gelditzeko eskatu diotenean egin du erasoa.
Orain arte inork ez ditu hartu bere gain atentatuak.
Mundua
35 pertsona hil dituzte Pakistanen bi atentatu suizidetan
Defentsa Ministerioaren autobus bat eta militarren postu bat izan dituzte helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu