Gutxienez 36 lagun hil eta hamahiru larri zauritu dituzte Nigerian, bonba-auto bat lehertuta. Kaduna hirian izan da atentatua, kristauen adar bateko eliza baten aurka.
Poliziaren arabera, suizida batek gidatu du bonba-autoa. Eztandak zulo handia eragin du errepidean, hotel bateko zati bat erori egin da, zortzi auto eta moto batzuk txikitu ditu eta beste 60ren bat eraikinek kalteak izan dituzte.
Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa. Azkenaldian Boko Haram talde islamistak antzeko atentatuak egin ditu.