Gutxienez 36 lagun hil dituzte eta 250 zauritu gaur Pakistanen, Lahore hirian egindako atentatu suizidan. Polizia etxe baten aurrean egin dute erasoa, han 10:30ak zirela.
Poliziaren larrialdi zerbitzuetako eraikin bat suntsitu egin dute, lehergai bidez. Beste eraikin asko ere kaltetu egin dituzte. Atentatuaren egileak bere autoa Poliziaren egoitzaren aurka jo ostean izan da eztanda.
Martxoaren ere egin zituzten erasoak Lahoren: kriketeko selekzioaren ibilgailu baten eta Poliziaren akademia baten aurka.
MunDUA
36 lagun hil dituzte Pakistanen, atentatu suizidan
Poliziaren eraikin bat suntsitu egin dute, lehergai bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu