Mundua

372 lagun atxilotu dituzte Txilen, Gobernuaren politika neoliberalaren kontrako protestetan

Halaber, 50 lagun zauritu dira manifestarien eta Poliziaren arteko liskarretan. Milaka lagunek salatu dute kalean Michelle Bacheleten presidentearen politika, eta Poliziak gogor hartu ditu.

2007ko abuztuaren 30a
10:37
Entzun
Sindikatuek eta ezkerreko alderdiek Txileko Gobernuaren kontrako protesta eguna antolatu zuten atzo, politika neoliberalak daramatzala aurrera iritzita. Hori dela eta, milaka lagun atera ziren kalea, Santiago hiriburuan zein Txileko hiri nagusietan, eta Poliziak gogor hartu zituen, goizean goizetik. Arratsaldean (bart goizaldea Euskal Herrian) istilu handiak izan dira. Gutxienez 50 lagun zauritu dira liskar horietan, eta 372 atxilotu dituzte.

Protestaren oihartzunaren balorazio kontrajarriak eman dituzte Gobernuak eta antolatzaileek. Gobernuaren arabera, "normaltasunez" bizi izan dute protesta eguna txiletarrek. Antolatzaileen arabera,ordea, "guztiz arrakastatsua" izan da, eta "Poliziaren errepresioa" salatu dute, eurek "garbi" jokatu dutela nabarmendu ondoren.

Nazioarteko behatzaile eta analistak kritiko agertu dira Bacheleten Gobernuarekin. Esaterako, Lanaren Nazioarteko Erakundeko zuzendari nagusi Juan Somaviak uste du protestaren bidez abisua eman diola Txileko gizarteak Bacheleti: "Ohartarazi dute desberdintasuna egiazkoa dela".

Protestaren antolatzaileen artean 1990etik Gobernuan den Concertacion koalizioko gazteriak daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.