Atentatu suizida egin dute gaur Pakistango iparraldean, Swat eskualdean, eta gutxienez 38 soldadu hil dira horren ondorioz eta 22 zauritu. Armadak hara atzo, lehen zeuden soldaduez gain, 2.500 militar bidali zituen.
Mangora herrian izan da atentatua, eta lehergaiz betetako kamioi baten ondoan eztandarazi du suizidak bonba. Hain zuzen, pakistandar soldaduak zihoazen kamioi horretan.
Pakistango Poliziaren arabera, suizida Tehrike Nifaze Shariate Muhamadi (TNSM) talde islamdarreko kidea da. Taldeko buruzagiak Pakistango armada mehatxatu egin berri zuen.
Pakistan
38 pakistandar soldadu hil dituzte atentatu suizidan
Militarrak zihoazen kamioi baten ondoan eztandarazi du egileak bonba, Pakistango iparraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu