Ayvaciketik (Turkia) gertu hondoratu da ontzia, eta, kostazainek zabaldutako datuen arabera, gutxienez 39 lagun hil dira. Greziako Lesbos irlarako bidean zihoazen.
Ontzi berean zihoazen 75 lagun bizirik atera dituzte uretatik, baina urgentziaz artatu dituzte horietako hainbat, uraren tenperaturagatik hipotermiak jota baitzeuden. Afganistan, Siria eta Birmaniakoak ziren ontzian zihoazen gehienak.