Atentatua Errusian

40 hildako eta 170 zauritutik gora utzi ditu Errusiako tren batean izandako atentatu suizidak

Errusia hegoaldean, Txetxeniatik gertu, 40 hildako eta 170 zauritu baino gehiago utzi dituen atentatu suizida bat gertatu da gaur goizean. Emakumezko batek gorputzari itsatsita zeraman lehergailu bat zartarazi du Kislovodsk eta Mineralnie Vodi arteko bidea egiten ari zen tren baten bagoian. Errusiako agintariek datorren igandean egingo dituztenhauteskundeekin lotu dute atentatu hori. Orain dela hiru hilabete antzeko beste atentatu bat gertatu zen, eta orduan lau bidaiari hil eta 50 zauritu ziren.

2003ko abenduaren 5a
17:34
Entzun
Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi duenez, atenatuaren helburua "Errusia ahultzea" da, eta, halaber, datorren asteko hauteskundeak baldintzatzea. "Kriminalek honbdamendi hau ordainduko dute", erantsu du Errusiako Itar-Tass agentziak agertu duenez.

Lekukoen arabera, eztanda oso handia izan da. Atentatua gertatu den lekuan bertan 15 lagun hil direla jakinarazi dute Errusiako segurtasun agintariek, eta, gainerakoak, berriz, erietxeetan. 30 bat anbulantzia joan dira erasoa gertatu den lekura, eta zaurituetako batzuk hantxe bertan artatu badituzte ere, gehienak erietxeetara eraman behar izan dituzte. Litekeena hildakoen kopuruak gora egitea zaurituetako hainbat hil edo biziko egoeran baitaude. Treneko bidaiari gehienak langileak eta ikasleak ziren.

Azkenaldian, Txetxeniako gatazka "kontrolpean" duela aldarrikatu du behin eta berriz Putin presidenteak, baina abuztutik hona atentatu handiak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.