Gutxienez 40 lagun hil eta 74 zauritu dituzte bart Afganistanen, Kandahar eskualdean, ezkontza batean atentatua eginda, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Honek oraindik ez du zehaztu erasoa suizida batek egin duen edo bonba bat lehertu duten. Lekuko baten arabera, auto batek eztanda egin du, ezkontzako kideak bazkaltzen ari zirela.
Gizonezkoentzako prestatutako gune baten ondoan izan da atentatua. Hildakoen artean umeak ere badira.
Afganistanen dauden atzerriko soldaduentzat lan egiten duen segurtasun zerbitzuetako buru baten semearen ezkontza ari ziren ospatzen, Arghandab barrutian.
munDUA
40 lagun hil dituzte Afganistanen, ezkontza batean atentatua eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu