Duela sei urtetik espetxean daude sei lagunak, eta 2004an ere ezarri zieten heriotza zigorra. Nolanahi ere, Tripoliko Auzitegi Gorenak epaiketa berriz egiteko agindu zuen. Agindu bezala, epaiketa berriz egin arren aurreko epai bera errepikatu da. Hilabeteko epea du auzitegiak epaiaren zergatiak azaltzeko, eta horren ostean, helegiteak jartzeko epea irekiko da.
Europar Batasunak (EB) auzia berriz aztertzeko eskatu dio Libiari, eta ohartarazi duenez, epai honek EBren eta Libiaren harremanak okertu ditzake.
Bulgariako Legebiltzarreko lehendakari Georgi Pirinskik, berriz, gogor salatu du epaia. "Absurdua" dela dio, "froga juridiko eta zientifikoak ez direlako kontutan hartu". Zigor horiek ez direla beteko uste duela esan du.
Libia
400 haur GIB birusaz kutsatzea leporatuta, heriotza zigorra ezarri diete bost erizaini eta mediku bati
Bost erizain bulgariarri eta mediku palestinar bati heriotza zigorra ezarri die Libiak. 400 haur GIB birusaz nahita kutsatzea leporatzen diete guztiei. Bulgariak esan duenez, Libiako erietxe bateko higiene faltagatik kutsatu ziren haurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu