Gutxienik 41 lagun hil dituzte gaur Afganistan iparraldean, meskita baten atarian egindako atentatu suizida batean, Poliziak jakinarazi duenez. Hildakoen artetik erdiak inguru poliziak dira, eta gainontzekoetan bost haur daude. Beste 60ren bat pertsona zaurituta daude.
Soldadu jantzita zegoen erasoaren egilea, eta soinean zituen lehergaiak eztandarazi egin ditu. Sakrifizioaren festako otoitza egiten ari ziren.
Orain arte inork ez du bere gain hartu atentatua.