EZBEHARRA

42 dira Valentziako metro istripuan hildakoak, zauritutako emakume bat zendu ondoren

Istripuan zauritu zen 41 urteko emakume bat hil da Valentziako (Herrialde Katalanak) La Fe Ospitalean. Honekin 42 dira guztira ezbeharrean zendu direnak. Hildakoaren 11 urteko alaba ere istripuan zauritu zen, baina arriskutik kanpo dago.

2006ko uztailaren 6a
16:25
Entzun
Larri zauritua zegoen emakume bat zendu da gaur eguerdian Valentziako La Fe Ospitalean. Hildakoak 41 urte zituen eta 11 urteko neska baten ama zen, hau ere ezbeharrean zauritua. Alaba salbu dagoela adierazi du Vicente Gil Suay Ospitaleko zuzendariak. Emakumea suspertzeko ahaleginak egin arren ezinezkoa izan dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.