Mundua

425 lagun hil dira eta milaka desagertu Bangladeshen zikloi bategatik

Zikloia atzo gauean heldu zen Bangladeshen hegoaldera, eta erdialdera igaro zen ondoren.

2007ko azaroaren 16a
15:01
Entzun
Sidr zikloiaren ondorioz, 425 lagun hil dira Bangladeshen, eta milaka desagertuta daude. Agintariek ere 600.000 pertsona ebakuatu dituzte, eta hiru milioi lagun babestu behar izan dituzte. 240 kilometro orduko haize erauntsiak olatu erraldoi bat sortu du eta, ondorioz, kostalde osoa txikituta geratu da.

Zikloia atzo gauean heldu zen Bangladeshen hegoaldera, eta erdialdera igaro zen ondoren. Zuhaitzak, etxeak, bestelako eraikinak... altxatu egin ditu hainbat eta hainbat tokitan.

Bangladeshko toki batzuk inkomunikatuta eta argindarrik gabe daude haize handia dela eta. Dhaka hiriburuan nazioarteko aireportuko zerbitzuak atzo eten zituzten eta Chittangongo portua ere itxita dago.

Urakanak ohikoak dira Bangladeshen. Metereologian aditu direnen arabera, azken 125 urteetan halako 80 bat ekaitz izan dira eta bi milioi pertsona hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.