munDUA

43 bidaiari zendu dira Afganistanen hegazkin istripu batean

2010eko maiatzaren 17a
15:55
Entzun
43 lagun zeramatzan hegazkin batek istripua izan du gaur goizean Afganistan iparraldean, gobernuko iturri ofizialek esan dutenez, eta denak hil dira. 38 bidaiariak ziren eta bost tripulazioko kideak.

Gobernuaren arabera, eguraldi txarraren ondorioz izan du istripua hegazkinak.

Afganistango enpresa pribatu batekoa zen hegazkina: Pamir Airwayskoa. Kabul-Kunduz tartea ari zen egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.