India

43 pertsona hil dira New Delhiko lau solairuko eraikin batean izandako sutean

Eskolarako zorroak eta jostailuak egiten zituzten eraikinean. Ehun langile inguru zeuden bertan sua piztu denean.

Suhiltzaileak eta jendea erretako eraikinaren inguruan. RAJAT GUPTA, EFE
2019ko abenduaren 9a
16:07
Entzun

Igande goizaldean jaso zuten deia suhiltzaileek. New Delhiko alde zaharreko lau solairuko eraikin batean piztu zen sutea, beheko solairuan, eta azkar zabaldu zen hirugarreneraino; horren ondorioz, barruan lo zeuden ehun langile inguru ihesbiderik gabe geratu ziren. Eraikinak ez zuen larrialdiko irteerarik, eta jabeak ez zeukan enpresa bat jartzeko baimenik.

Suhiltzaileek 60 langile bizirik ateratzea lortu zuten, baina beste 43 hil egin ziren. "Eskolarako zorroak eta jostailuak egiten zituzten eraikinean, eta, sua piztu zen unean, langileak lo zeuden. Oihuekin esnatu ginen", azaldu du bizilagun batek. Langile gehienak eraikinean bertan bizi ziren.

Sua zerk eragin zuen ikertzen ari dira segurtasun indarrak, baina dagoeneko badira bi atxilotu: eraikinaren jabea eta enpresako kudeatzailea. Gobernuak izugarritzat jo du gertatutakoa, eta segurtasun neurri zorrotzagoak iragarri ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.