Marokoko Rif eskualde menditsuan atzo izandako lurrikarak gutxienez 447 hildako eragin zituen, baita 250 zauritu ere. 229 hildako zenbatuak zituztelarik, hilak 300 baino gehiago izan zitezkeela adierazi zuten bertako agintariek. Atzo gaueko azken kontaketan, hildakoen kopurua 447ra igo zuten iturri ofizialek. Eta gehiago izango direla erantsi, herriska txikietan batik-bat.
Al Hoceima, Ait Kamara eta Im Zouren herriak izan ziren, hain justu, lurrikararen eraginak gehien jasan zituztenak. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Geologiako Jarraipen Zentroaren arabera, seismoak Richter eskalan 6,5eko indarra izan zuen. Espaniako Infomazio Sismikoko Zentroak, baina, 6,1eko intentsitatea izan zuela dio.Lurrikararen indarra nabaritu ahal izan zuten Espanian ere, esaterako, Murtzia eta Sevillan. Halere, seismoak ez zuen Espainian kalterik eragin.Lurrikararen kalteak jasan dituen Rif eskualdean berbereak dira nagusi. Marokoko biztanle gehienak berbereak diren arren, zenbait zonaldetan portzentaia nabarmen handia da, esaterako, Atlas mendikate inguruan, Uss eskualdearen inguruan eta Tasildt eskualdean.Atzo Rifen izandako ezbeharrean Euskal Herriko Marokoarren Elkarteko Azras lehendakariaren Khalid Amzirren senitartekoak zendu ziren. Amzirren lehengusua, emaztea eta horien seme-alabak, hain justu.Marokoko Gobernuak giza laguntza bidali zuen kaltetutako zonaldera. Bertan joan ziren Armadako eta Jendarmeriako kideak, baita Ilargi Gorriko eta Babes Zibileko taldeak ere. Guztiak hondakinen artean bizirik egon zitezkeenen bila eta zaurituei laguntzen aritu ziren.Nazioartetik ere laguntza eskaintzak iritsi zitzaizkien marokoarrei. Frantziak, esaterako, prest zituen salbamendu taldeak, bertara bidaltzeko. Jacques Chirac Frantziako presidenteak adierazi zuenez, «Frantzia Marokoren alboan dago, behar duen guztian laguntzeko prest». NBE Nazio Batuen Erakundeak ere elkartasuna adierazi zion atzo kalteturiko herrialdeari.
Lurrikaren aurrekariak Marokon
Atzokoa, ordea, ez da Marokoren historiako lehen lurrikara izan. 1960. urtean, esaterako, 12.000 pertsona hil zituen herrialde horretan izandako seismoak.
1994. urtean ere beste lurrikara bat izan zen Marokon, atzo gertatutakoaren leku berean, hain justu. Orduan izandako seismoak hankaz gora jarri zuenRifeko ekonomia eta gizartea. Gainera, Al Hoceima Marokoren historiako lurrikara handienaren epizentroaren alboan dago. Seismo hura 1990. urtean izan zen.
LURRIKARA MAROKON
447 hildako lurrikaran, gehienak berbereak diren gune batean
Hondamendiak Rif eskualdeko Al Hoceima, Ait Kamara eta Im Zouren herriei egin die kalte batez ere; Gobernuak babes zibilerako taldeak bidali ditu hara, hondakinen artetik jendea ateratzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu