Gutxienez 45 pertsona hil dira bahitutako unibertsitateko ikertzaileak askatzeko operazio batean, Boko Haramek enboskada egin eta gero; hildako batzuk zibilak ziren. Joan den asteartean, Jibi herrian (Nigeria) bahitu zituzten Maiduguriko Unibertsitateko irakasleak.
Hasiera batean, operazioan bederatzi militar hil eta hamar irakasle askatu dituztela esan dute; ondoren, ordea, hildakoen kopurua 45 dela esan dute.
Petrolio enpresa nazional batek bidali zituen ikertzaileak hara, Txad ibaiaren arroan meatokiak bilatzeko.