munduA

45 lagun hil dituzte Pakistanen

Eraso suizida izan da gobernuko funtzionario baten aurka.

2010eko uztailaren 9a
11:45
Entzun
Gutxienez 45 lagun hil dituzte gaur Pakistanen, gobernu funtzionario baten aurka izandako atentatu suizida batean. Beste ia ehun pertsona zauritu daude. Erasoaren egilea ustez moto batean azaldu da, eta han zenean lehertu du soinean zeukan bonba. 150 lagun inguru zeuden, denak ere Mohmand etniakoak.

Hildakoen artean gutxienez sei adintxikiko daude, baita eskualdeko hainbat polizia ere.

Atentatua Afganistango mugatik gertu izan da, Yakaghanden. Kalte materiala ere handiak izan dira, auto eta eraikinetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.