Tripoliko aireportu internazioanala itxita dago duela astebete erasoak hasi zirenetik Misratako eta Zintango milizia islamikoen artean; azken horrek du Tripoliko aireportuaren kontrola duela hiru urtetik.
Aste osoan 47 pertsona hil eta 120 zauritu dira aireportuaren kontrolarengatik izandako liskar bortitzen ondorioz. Hildako gehienak, Kasr Ben Ghashir auzokoak, aireportutik oso gertu bizi diren zibilak dira; auzo hartan eroritako zuzirien ondorioz hil dira, eta soilik bi hildako dira Misratako miliziako soldaduak.
Aerodromoak etenak ditu bere jardun guztiak; aireportuko iturrien arabera, eraikinak hondatuta daude, baita hegazkin ugari ere. Egoerak kezka sortu du nazioarteko komunitatean; Nazio Batuak, esaterako, herrialdean zuen misioa bertan behera uztera bultzatu ditu, eta Filipinetako Gobernuak Libian zeuden 13.000 biztanle bertatik aterarazi ditu.