Gutxienez 48 hildako —horietariko gehienak, ikasleak— eta 79 zauritu eragin ditu Potiskumen (Yobe, Nigeria) izandako atentatuak. 07:45 aldera izan da erasoa, gizon batek gorputzaren inguruan zeramatzan lehergailuak eztandarazi dituenean, bigarren hezkuntzako eskola batean. Erasoaren ondorioz, Potiksumeko gainerako eskolek ateak itxi dituzte, "kaos egoera" argudiatuta.
Boko Haram taldearen ekintzaren ondorioz larrialdi egoeran dauden Nigeriako hiru estatuetako bat da Yobe. Nigeriako Gobernuaren arabera, aurten 3.000 hildako baino gehiago eragin ditu Boko Haram taldearen jardun armatuak.