Ekaitzaren ondorioak

50 bat hildako utzi ditu ekaitzak Frantzian

Haizeteak, euriak eta mareen bat-bateko igoerak hondamen handiak eragin ditu. Euskal Herria atzean utzita, Frantziako Atlantikoko itsasertza gogor jo zuen atzo ekaitzak.

2010eko martxoaren 1a
18:49
Entzun
"Hondamendi nazionaltzat" jo zuen atzo Fraçois Fillon Frantziako lehen ministroak ekaitzak Atlantikoko kostan eragindakoa: 50 bat heriotz, milaka etxe uholdeek eta haize ufada bortitzek kaltetuta, milioi bat etxebizitza argindarrik gabe eta azpiegitura asko eta asko hondatuta.

Izan ere, Euskal Herria atzean utzi ostean ziklogenesi lehergarritzat hartu zen ekaitzak gogor astindu zuen Frantziako itsasertza. Iragarpenek jaso bezala, bortitz jo zuen haizeak, baina, bereziki, euria eta marearen bat-bateko igoera izan ziren hondamendiaren eragileak. Vendée departamendua izan da kaltetuena (heriotzetatik 29 han gertatu dira), eta hango lekukoek agertu dutenez, une batetik bestera hazi zen itsasoa, sortu ziren uholdeak eta uraren mende ikusi zituzten beren etxeak eta beren buruak. Hildakoetako gehienak itota zendu direla agertu dute agintariek.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea kaltetutako inguruak nola dauden ikustera joatekoa da gaur. Ekaitzak, berriz, Danimarka eta Alemania aldera egin du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.