Lekukoen arabera, 70 ekintzaile islamista inguruk aldi berean eraso diete bost segurtasun kontroli, Sinaiko penintsulan, Egipton. Hainbat iturriren arabera, gutxienez 22 lagun hil dituzte eta hiru ibilgailu suntsitu. Mohamed Samir armadaburuaren esanetan, hamar soldadutik gora ere hil dira borroketan.
Ehundaka dira azken hilabeteotan ekintzaile islamisten erasoetan hildakoak; Egiptoko fiskal nagusia astelehenean hil zen bere konboiaren aurkako auto leherketa batean. Islamisten mehatxuari aurre egiteko segurtasun indarren gaitasuna zalantzan jartzea ekarri du gertatutakoak.