Mundua

50 lagun hil dituzte Yemenen, armadaren kontrako eraso batean

Armadarako soldadugaiak hartzen dituen zentro batean bonba-auto bat leherrarazi dute Yemenen, Aden hirian, eta gutxienez 50 lagun hil eta 60 zauritu dituzte.

Aden hiriko errekrutatze zentroa, eztanda gertatu ostean. STR
2016ko abuztuaren 29a
08:48
Entzun

Ospitaleetara eraman dituzte zaurituak, haietako asko larri, eta ez da baztertzen hildakoen kopurua gehitzea.

Yemen hegoaldean dagoen Aden hiriko Al Mansura auzoko errekrutatze zentroari eraso egin diote bonba-auto batekin, eta gutxienez 50 lagun hil eta 60 zauritu dituzte. Zentroko patioan jende ugari zegoen unean leherrarazi du autoa erasotzaileak, berri agentzien arabera. Mansur Hadi presidentearen —Saudi Arabian exiliatuta dago— aldeko armadan izena emateko zain zeuden gazteak dira hildako gehienak.

Eraikinak kalte ugari izan ditu, eta bi ibilgailu militar ere txikitu dira, lekukoen arabera.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.