LEHEN URTEAK
•1962. Frantziaren aurkako gerraren ondoren, Aljeriak independentzia lortu zuen.•1963. Ahmed ben Bella independentziako heroia lehen presidente hautatu zuten.
•1965. Huari Bumeddienne koronelak estatu kolpea eman zuen. FLNren alderdi bakarreko sistema egonkortu zuen.
LEHEN PROTESTAK
•1980. Berbereen Udaberria lehertu zen. Milaka lagun atxilotu zituzten Kabilian.•1986. Petrolioaren krisiaren ondorioz, protesta sozial handiak izan ziren. Erreformak eskatzeko mugimendua hasi zen. Islamismoa ere indartu zen.
•1989. Alderdi politikoak legeztatu zituzten.
GERRA ZIBILA
•1991. FIS alderdi islamistak bozak irabazi zituen.•1992. Militarrek estatu kolpea eman zuten. Haien buruzagi Mohammed Budiaf hil zuen ekintzaile islamista batek.
•1997. GIA gerrilla islamistak bi sarraskitan 400 lagun hil zituen. Gerra zibilak goia jo zuen.
•1999. Abdelaziz Buteflikak presidentetza hartu, eta elkarrizketa hasi zuen islamistekin. Gerra itzaliz joan zen.
PROTESTA OLDE BERRIAK
•2001. Kabiliako Udaberri Beltza lehertu zen, berbereen eskubideak aldarrikatzeko.•2003. Berbereen aldarrikapen batzuk onartu zituzten. Bi urtean 126 lagun hil zituzten errepresioan. Lehen sindikatu autonomoak sortu ziren.
•2007. Magreb Islamikoko Al-Qaeda sortu zen. Erasoetan dozenaka lagun hil ziren.
•2010. Aljerian eta Tunisian udaberri arabiarra lehertu zen.
•2011. Gobernuak erreformak egin zituen eta beste batzuk agindu, protestak baretzeko.
•2012. Legebiltzarrerako hauteskundeak egin zituzten.