Bagdad hegoaldetik ehun kilometrora aurkitu dituzte 53 zibilen gorpuak, Babel eskualdean. Mediku auzitegira eraman dituzte, identifikatzeko.
Azken egunetan borrokak izan dira inguru horretan armadaren eta suniten hainbat talderen artean —Estatu Islamikoa, besteak beste—. Joan den ekainaren 28an, esaterako, gutxienez 22 soldadu eta polizia hil zituzten. Estatu Islamikoak kalifa-herria ezarri du Irakeko eta Siriako haren kontrolpeko eremuetan.