50eko urteetan hildako 34 haurren heriotza ikertzen ari dira Herbehereetan

Elizak egindako sexu gehiegikeriak ikertzen dituen batzorde baten arabera, psikiatrikoko langileek hil zituzten

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Herbehereetako elizbarruti baten esku zegoen ospitale psikiatriko batean 34 haur hil zituzten 1952-1954 urteetan, batzorde independiente baten arabera. Batzorde horrek Elizako kideek ustez egindako sexu gehiegikeriak aztertzen ditu, eta urte haietan erregistratutako heriotzak hilketa kasuak direla erakusten duten frogak aurkitu dituztela adierazi dute ohar batean. Dena den, ez dago argi hilketek sexu gehiegikeriekin zerikusirik dutenik.

Batzordearen esanetan, gainera, elizbarrutiko gotzainak eta gizarte zerbitzuek bazuten heriotzen berri, baina ez zuten salaketa ofizialik jarri. Fiskaltza kasua aztertzen ari da, eta auziarekin zerikusia dutenei galdeketak egingo dizkiete datozen hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.