5+1ek bat egin du IAEAk Irani egindako kritikekin
VIENA. AEBek, Erresuma Batuak, Errusiak, Frantziak, Txinak eta Alemaniak osatutako taldeak, 5+1 taldeak, oniritzia eman dio IAEA Nazioarteko Energia Atomikoaren Agentziak Irani buruz aurkeztekoa duen txostenaren zirriborroari. IAEAk «kezka larria» agertzen du Iranen programa nuklearrarengatik, eta begiraleei eraikin guztietan sartzen uzteko eskatzen dio. IAEAk atzo onartu zuen txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu