Txile

52. gose greba eguna dute gaurkoa preso maputxeek

32 preso maputxe ari dira protestan. Preso bat ospitalera eraman dute bigarren aldiz. Adin txikiko preso maputxeek ere gose grebari ekin zioten atzo.

2010eko irailaren 2a
18:09
Entzun
Uztailaren 12an hasi zuten preso maputxeek gose greba eta gaurkoa, beraz, 52. eguna dute protestan. Presoetako bat bi aldiz eraman dute ospitalera dagoeneko, eta hurrengo egunetan presoak osasun egoera larrian egongo direla oharrarazi dute presoen senitartekoek: "Une kritikoan daude, gihar ehun gehiago galduko dute aurrerantzean, eta dagoeneko minduta dituzte giltzurrunak, gibela eta bihotza". Atzo hiru adin txikiko preso maputxek ere protestarekin bat egingo zutela adierazi zuten.

Maputxeei ezartzen dieten Terrorismoaren Kontrako Legeagatik hasi zuten gose greba. Lege hori Augusto Pinochet diktadorearen agintaldikoa da. Horren arabera, Poliziak baimena du epaitua izan aurretik edozein lagun "susmagarri" atxilotzeko, nahi duen denbora guztirako. Horrez gain, epaitua erruduntzat joko balute, ezarritako kartzela zigorra hirukoiztu egin dezakete.

Abuztu amaieran, Concepcion hiriko helegite auzitegiak kartzelako arduradunei baimena eman zien gose greba egiten ari diren maputxeei beren borondatearen aurka jaten emateko. Presoen egoerak okerrera egingo balu, jendarmeek sendagaiak eman eta ospitale batean sartu ahalko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.