Lurrikara baten ondorioz ia 300 lagun hil eta bi hilabetera, lurrak dardara egin du berriro ere Italian. Richter eskalan 5,4 graduko lurrikara izan da herrialdearen erdialdean 19:11 aldera. Hipozentroa hamar kilometroko sakoneran izan du, eta hainbat segundoz nabaritu dute dardara.
L'Aquila izan zen abuztuaren 24ko lurrikaran kalte handienak izan zituen herrietako bat, eta bertako alkate Massimo Cialentek baieztatu du oraingoan nabaritu bai, baina ez dela kalterik sortu. Richter eskalan 6,2 gradukoa izan zen abuztuko lurrikara.