Errusian, Volga ibaian, ontzi bat hondoratu zen atzo, eta horrekin batera itota hil ziren ontzian zihoazen ia 200 bidaiariak. Zenbaitzuek lortu zuten ur azalera ateratzea, baina erdiak baino gehiago hil dira. Urpekariak ontzira dagoen tokira joan dira, eta gorpu asko aurkitu dituztela esan du Errusiako Larrialdi Egoeren Ministerioak.
Galdutakoak zenbatuta, hildakoak 104 inguru izango direla jakinarazi dute. Gorpu gehienak ontziaren tabernan eta jatetxean aurkitu dituzte urpekariek. "Inor bizirik aurkitzeko aukera oso txikia da orain", esan dute. Bulgaria ontzia 1995ean eraiki zuten Txekoslovakian, eta Bolgar eta Kazan arteko zeharkaldia ari zen egiten. Bizirik 79 bidaiari atera dira, eta horien artean bidaiarien zerrendan izena emanda ez zeudenak daude.