Mundua

550 milioi dolarreko dirulaguntza emango diote AEBek PANi

Condoleezza Rice Estatu idazkariak agertu du Palestinako Aginte Nazionala "krisi larritik" ateratzea dela orain arte aurrekaririk ez duen laguntza horren helburua. 70 herrialde eta nazioarteko 20 erakunde bilera egiten ari dira Parisen, palestinarrentzako dirua biltzea xede hartuta.

2007ko abenduaren 17a
17:59
Entzun
5540 milioi dolarreko dirulaguntza emango dio datorren urtean AEBetako Gobernuak PAN Palestinako Aginte Nazionalari. Condoleezza Rice Estatu idazkariak egin du iragarpena Parisen, palestinarrentza diru emaileen konferentzian. Etorkizunean Palestinako estatua sortzeko dirua biltzea da 70 herrialde eta nazioarteko 20 erakunde batu dituen batzar horren helburua.

Orain arte bestelakoa izan da AEBen jarrera, eta oraingo eskuzabaltasuna PAN "krisi larritik" ateratzea ezinbestekoa dela esanez arrazoitu du Ricek. Hamasek hauteskundeak irabazi ondoren, barne zatiketa gertatu da PANen, eta, oro har, palestinarren artean, Hamas eta Al Fata elkarrekin liskarretan direla. AEBek eta nazioarteko komunitateak Mahmud Abbas Al Fatako buruzagi eta PANeko presidentearen alde egin dute, eta hura babestea litzateke Washingtonen dirulaguntzaren asmoa.

Ricek zehaztu du emango dizkieten 550 milio horietatik ia erdia (250 milioi) aurrekonktuak osatzeko izango dira. Halaber, segurtasuna areagotzeko proiektuak finantzatuko dituztela agertu du.

Diru emaileen konferentziren helburua palestinarrentzako 5.600 milioi dolar biltzea da, 2008tik 2010era bitartean erreforma plana indarrean jar dezaten. Orain arte honako kopuruak agindu dizkiete estatu eta erakunde nagusiek:

EB Europako Batasuna: 650 milioi dolar 2008an.

AEBak: 555 milio dolar 2008an.

Frantzia: 300 milioi dolar hiru urtetan.

Alemania: 290 milioi dolar hiru urtetan.

Japonia: 150 milioi dolar.

Hego Korea: 13 milioi dolar hiru urtetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.