Beste lurrikara handi bat izan da gaur Sumatra irlan, Indosenian: 5,7 gradukoa. Lehengo astean, hilaren 12an, 8,4koa izan zen, eta 23 lagun hil ziren. Iturri ofizialek ez dute esan gaurkoaren ondorioz inor hil den.
Goizeko hamaikak hogei gutxi aldera izan da lurrikara, eta Bengkulu hiritik 125 kilometro mendebaldera eduki du epizentroa, 32,3 kilometro sakonera.
Indonesia
5,7 graduko lurrikara izan da Sumatran
Lehengo astekoan 23 lagun hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu