Mundua

58 lagun zendu dira Indonesian, urtegi bat lehertu ondoren

Azken orduetako euri jasa handiek eragin dute ezbeharra. Hildakoez gain, ehun bat lagun zauritu izan dira eta hainbat desagerturik daude. Bost mila kaltetu daude.

2009ko martxoaren 27a
17:44
Entzun
Yakartako hegoaldean (Indonesia) gutxienez 58 pertsona hil dira, urtegi bat lehertu ondoren. Azken orduetan euri ugari izan da eta, ondorioz, urtegia zartatu eta lehertu egin da. Uholdeek Yakarta hegoaldean dagoen biztanle askoko auzo bat urez estali dute.

Hango Giza Laguntza Koordinatzeko Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, hildakoez gain, ehun bat pertsona zauritu dira eta inguruko ospitaletan ari dituzte artatzen; beste asko desagerturik daude. Beraz, hildakoen kopuruak gora egin dezake ondorengo orduetan. Bost mila lagun kaltetu daude.

Situ Ginung urtegia 02:00etan (hemen atzoko 19:00ak zirela) hasi da apurtzen. Azken orduetan izan diren euri jasa gogorrek uholdeak sorrarazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.