Iran iparraldeko Tel Afar hirian 60 bat lagun hil dituzte tiroka azken orduetan, zibilak eta musulman sunitak. Tartean haurrak eta adingabeak ere badira.
Tel Afarreko Fronte Turkomanoak salatu duenez, polizia xiitak dira sarraskiaren egileak. Beste iturri batzuek agertu dute, poliziak direla baina erreserban daudela.Atzo bonba-auto bat eta bonba-kamioi bat lehertarazi zituzten Tel Afar erdialdean, eta eraso horiek mendekatzeko ekin bide diote zibil sunitak hiltzeari polizia horiek. Fronte Turkomanoaren arabera, gutxienez bala zuloak dituzten 60 hilotz aurkitu dituzte.
Hirian tentsio handia bizi dela azpimarratu dute aipatu iturriek.
Irak
60 bat zibil sunita hil dituzte Tel Afarren tiroka
Haurrak ere badaude tartean. Zenbait iturriren arabera, polizia xiitek egin dute sarraskia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu