Hesia batera pasatzea ez zuten lortu aspaldian hainbeste lagunek. Ekinaldia azkenaldiko "jendetsuena" eta "bortitzena" izan dela diote Espainiako Poliziaren iturriek.
Goizaldean egin dute saioa Saharaz hegoaldeko Afrikako ehunka migratzailek, eta, ordubete inguruan, poliziak izan dituzte mugaren bi aldeetan saioa geldiarazten saiatzen. Hala ere, eta ehunka lagun Marokon gelditzea lortu duten arren, 600 migratzaile inguruk pasatzea lortu dute. Sei metro altuko bi hesi saltatu dituzte, Finca Berrocal inguruan. Antza denez, hura da Maroko eta Espainiaren arteko hesiaren punturik ahulena, segurtasun kamerek harrapatzen ez dituzten puntuak daudelako.
Berri agentziek 30en bat zauritu daudela esan dute, batzuk migratzaileak eta beste batzuk poliziak. Haietako 15 erietxeetan daude. Bost lagunek hesia pasatzerakoan egindako zauriak dituzte, eta berri agentzien arabera, arnasa hartzeko arazoak eta konjuntibitisa dituzte bost polizik. Izan ere, poliziak kontatu duenez, oraingoan, aurrekoetan ez bezala, poliziak pasoa ez galarazteko, haien kontra egin dute etokinek: gasak eta kare bizia erabili dituztela esan dute.
Hesia saltatu eta poliziari ihes egitea lortu dutenak, pozarren iritsi dira etorkinak behin-behinean hartzeko zentrora.
Llegan a la carrera #Subsaharianos tras saltar la valla que separa #Ceuta de #Marruecos#FronteraSur#Boza@SRodrigoruiz@sonietamb@HelenaMaleno@ElFarodeCeuta@CeutaTV@leperoceuti@sextaNoticias@elpais_espana@AlJazeerapic.twitter.com/vVCkb5G95b
— KARIM PRIM (@KARIMPRIM) 2018(e)ko uztailaren 26(a)