Atentatuak Londresen

6.000 poliziatik gora ari dira Londresko kaleak zaintzen, eraso gehiagoren beldur

Gaur betetzen dira lau aste Londresen 56 hildako laga zituzten uztailaren 7ko atentatuak gertatu zirela, eta, halaber, gaur hamabost izan ziren uztailaren 21eko erasoak. Data biribila dela eta, alerta egoera ezarri dute agintariek Londresen, eta eraso gehiagoren beldur, 6.000 poliziatik gora ari dira Erresuma Batuko hiriburuko kaleak zaintzen.

2005eko abuztuaren 4a
12:24
Entzun
Iturri ofizialek agertu dutenez, bi bide ari dira erabilten segurtasuna bermatzeko: batetik, uniformez jantzitako polizia kopurua handitu dute kaleetan, batik bat, "gune erabakigarrietan", hartara, hirian dabilen jendeak segurtasun sentsazioa izan dezan. Bestetik, kalekoz jantzitako polizia asko dabiltza metroan zein autobusetan, bidaiarekin nahastuta, balizko ekintzaileen lana eragozteko.

Segurtasun neurriak handiak izan arren, eta herritarren artean nolabaiteko izua zabalduta egon arren, eguna normal doala agertu dute agintariek.

Uztailaren 7an lau ekintzaile suizidak atentatu bana egin zuten: hiru metro sarean, eta laugarrena turistentzako autobus batean. Eraso horien ondorioz 56 pertsona hil ziren, eta ehunka izan ziren zaurituak.

Hamabost egunen buruan, uztailaren 21ean, berrizostegunez, beste lau atentatu izan ziren; berriro, hiru metro sarean eta laugarrena autobus batean. 21ekoan, ordea, detonagailuak baino ez ziren lehertu, eta zauritu arin batzuk baino ez ziren izan. Hala ere, agintarien arabera, ekintzaileen asmoa zen uztailaren 7koa errepikatzea, eta akats teknikoengatik egin zuten huts.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.