Ekaitzak gehienbat Haitiko ipar-mendebaldea jo, eta Gonaives hirian eragin zuen Jeannek kalte gehien. Gonaives 100.000 biztanleko hiria da, eta horietatik 80.000 ekaitzaren ondorioz larri kaltetu direla kalkulatzen dute agintariek.
Gerard Latortue behin-behineko lehen ministroak hondamendi-gune deklaratu zuen ingurunea, eta nazioarteko komunitateari dei egin zion laguntza eman dezan. "Ez dakigu zenbat hildako dauden", esan zuen Latortuek, eta gaineratu zuen aurtengoa "urte latza" izan dela. Izan ere, duela lau hilabete Haiti eta Dominikar Errepublikako kostaldean izandako uholdeek 3.000tik gora hildako eragin zituzten. Lekukoek adierazi dute "ustekabean" harrapatu zituela larunbateko ekaitzak. Errepideak ibai bihurtu ziren, eta luiziak izan ziren hainbat lekutan. Ehunka familiak etxeko teilatuan igaro dute gaua.
Iragan ostegunean, Jeanne urakan bihurtu zen Puerto Ricotik igarotzean, eta hiru hildako utzi zituen. Haitirekin Hispaniola uhartea partekatzen duen Dominikar Errepublikan indarra galdu arren, 37.000 dominikarrek beren etxeak utzi behar izan zituzten, eta bederatzi pertsonak bizia galdu zuten. Larunbatean haize erauntsiz eraso zion Haitiri. Dominikar Errepublikan ez bezala, Haitin baso-soiltze handia izan dute, eta horrek uholdeen kalteak handiagoak izatea eragin du.
HAiti
600dik gora dira ekaitzak Haitin hildakoak
'Janne' ekaitzak 600 lagun baino gehiago hil ditu Haititik pasa denean. Oraindik ere badaude inkomunikatutako lekuak, eta leku horietara iristen direnean, hildakoen kopurua areagotu egingo dela uste dute agintariek. Desagertutakoak ere ugari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu