mundua

6.060na urteko kartzela zigorra jarri diete Guatemalako lau militar ohiri, 201 nekazari hiltzeagatik

Guatemalako armadak 1960 eta 1996 artean zibilen kontra egindako erasorik handienetakoa izan zen.

2011ko abuztuaren 3a
15:31
Entzun

1982an 201 nekazariren hilketan parte hartzea egotzita, 6.060na urteko espetxe zigorra jarri die Guatemalako Justiziak herrialdeko lau militar ohiri. Guatemalako armadak 1960 eta 1996 artean zibilen aurka egindako erasorik handienetakoa izan zen hura. 

Kaibil elite taldeko kideak ziren lau zigortuak: Daniel Martinez, Manuel Pop, Reyes Collin eta Carlos Carias.

201 hildako haietatik erdiak pasa adingabekoak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.