munDUA

61 lagun zendu dira Polonian hotzez

Hildako denak aterperik gabeko edo alkoholarekin arazoak dauzkaten pertsonak dira.

2010eko abenduaren 6a
14:43
Entzun
Azarotik 61 lagun hil dira Polonian hotzaren ondorioz, hango gobernuak gaur jakinarazi duenez. Azkeneko 24 orduetan, bederatzi. Hildako guztiak aterperik gabeko edo alkoholarekin arazoak dituzten pertsonak dira.

Gaur ez du besteetan bezalako hotzik egiten, tenperatuta zero gradukoa delako Poloniako leku gehienetan. Gauean hamar gradu azpitik espero dituzte.

Hotzari aurre egiteko 350 milioi euro xahutu ditu dagoeneko Poloniako Gobernuak. Kaleak eta errepideak garbitzen eta egokitzen jarri du dirua batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.