Ekonomia

6.100 enplegu murriztuko ditu Bayerrek, urtean 700 milioi euro aurrezteko

Alemanian 1.500 enplegu kenduko dituela iragarri du, baina ez du zehaztu beste herrialdeetan zernolako neurriak hartuko dituen.

2007ko martxoaren 2a
10:54
Entzun
Produktu kimikoak eta botikak ekoizten dituen Bayer taldeak 6.100 enplegu murriztuko ditu munduan zehar dituen lantegietan. Hartara, 2009tik aurrera urteko 700 milioi euro aurreztu nahi ditu.

Alemanian 1.500 enpleguko murrizketa egingo duela zehaztu du, baina gainerako herrialdeetan zenbat lanpostu galduko diren ez du argitu. Halaber, Berlingo ikerketa zentroa indartu egingo duela jakinaraziko du, eta hangoa izango dela taldearen ekoizpen zentro nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.